XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZALDIAKCortefiel Saria nabarmendu behar da arratsaldean Donostiako Hipodromoan izango diren lasterketetan
DONOSTIAKO lasterketetako bigarren jardunaldia izango da gaur arratsaldekoa.
Arratsaldeko 17:30etan korrituko da lehenengo lasterketa Donostiako Sustapen Elkarteko saria izango da.
Lasterketa aipagarriena laugarrena izango da, Cortefiel Saria.
Behorrentzako lasterketa bat izango da eta irabazleak 700.000 pezeta (28.000 mila libera) jasoko ditu.
Lasterketan 18 behorrek parte hartuko dute.